Berokuntza eskari energetikoa < 15 kWh/ m² a.
Hozte eskari energetikoa < 15 kWh/ m² a.
Energia primario kontsumoa < 120 kWh/ m² a.
Hermetikotasuna n50<0,6/h.
Isolamenduen lodiera handitzeak neguko bero-galerak, udako bero-irabaziak eta eraikinak klimatizatzeko energi-eskea gutxitu egiten ditu.
Inguratzailearen eremurik ahulena leihoak dira. Horregatik, funtsezkoa da kalitaterik goreneko arotzeria eta beirak izatea, horietatik galtzen den energia minimoa izan dadin.
Bero-berreskurapena duen aireztapen mekaniko kontrolatua, bi zirkuitu dituen sistema da: bata, kanpoko aire hotzaren sarrera, eta, bestea, barrualdeko aire akastunaren irteera. Biek osagai bera daukate: berreskuratzailea, zeinak barruko aire akastuak daraman beroaren %80 baino gehiagoz baliatzen duen kanporatu orduko. Bero hori, aldez aurretik iragazita eta girotua, kanpoko aire hotzera pasatzen da geletara itzuliz.
Ohiko eraikinetako geletan behar den airea, eraikuntza-elementuen topaguneetan, ate eta leihoetan eta instalazioen pasabideetan gertatzen diren infiltrazioetatik dator. Etxe pasiboetan aire-sarrera hori era kontrolatuan egiten da eta horri esker aire-giroketa tenperatura eta hezetasun baldintza higieniko ezin hobeetan egiten da.
Eraikin batean zubi termikoak urontzi baten zulo batek bezala jokatzen du: ura zulotik isuritzen den moduan, barrukoaren eta kanpokoaren arteko bero-fluxua handitu egiten da. Eraikin pasiboetan zubi termikoen ezabapena zorrotz kontrolatzen da.